ALBISTEAK

Andoaingo 14. Piano Jaialdia

2019-02-13

Aurten Andoaingo Piano Jaialdiaren 14. edizioa ospatzen da otsailaren 16 eta 17ko asteburuan, eta Inazio Bereziartua Musika Eskolako 25 ikasleek hartuko dute parte.

Jaialdiak txapelketa egitura dauka eta hiru kategoriatan banatzen da:

A: 11 urte artekoak

B: 14 urte artekoak

C: 18 urte artekoak

Kategoria bakoitzaren barruan ere hiru modalidade egongo dira, bakarlariak, paianoa 4 eskutara eta pianoa 6 eskutara.

Lehiakide Elgoibartarrak A eta B kategorian hartuko dute parte.

Jaialdiaren helburu nagusia pianoa bultzatzea eta pianoko ikasleak motibatzea da, eta gure ikasleekin behintzat lortu du, gogotsu prestatu bait dute jaialdian jo behar duten errepertorioa.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus