ALBISTEAK

Emaitza onak Andoaingo 14. Piano Jaialdian

2019-02-21

Andoaingo 14. Piano Jaialdia.

Pasa den asteburuan Andoaingo 14. Piano Jaialdia ospatu da eta gure eskolatik 25 ikaslek hartu dute parte.

Oso pozik bueltatu dira eginiko lanarekin. Pianoko irakasleek zein ikasleek esperientzia oso aberasgarria izan dala azaldu digute.

Honako hauek dira lortutako emaitzak:

 

 

A Kategoria:

Bakarlariak (6 ikasle): 3 urrezko domina, 3 zilarrezko domina.

Pianoa 4 eskutara (6 bikote): 6 urrezko domina. Hauetatik bikote bat itxiera ekitaldian jotzeko aukeratua izan zen ohorezko aipamena jasota (Nora Arzamendi- Maria Sasiain)

B Kategoria:

Bakarlariak (4 ikasle): 1 urrezko domina, 3 zilarrezko domina.

Pianoa 4 eskutara (2 bikote): 2 zilarrezko domina.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus