ALBISTEAK

GABONETAKO KONTZERTUA

2020-12-15

Ostiral honetan, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan (hileta egonez gero, 20:00etan), Gabonetako kontzertu berezia egongo da San Bartolome parrokian gure ikasleen eskutik.

Kontzertuan hainbat musikari eta dantzari hartuko dute parte:

Saxofoi Taldea

Dultzaineroak

Hari taldea

Txistulariak eta Dantzariak

Gazteen banda

Korunaia

Aurten segurtasun neurriak direla-eta aforoa murriztuta egongo da eta soilik gonbidapenarekin sartu ahalko da Eliza barrura. Kontzertuan parte hartuko duten ikasleei banatuko zaizkie gonbidapenak, euren etxekoak etorri ahal izateko.

Behin kontzertua hasita ezingo da inor sartu edo irten. Eta bukatutakoan modu ordenatu baten irtegon gara Elizatik, atzetik aurrera.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus