ALBISTEAK

HAMAIKASAX EGUNA UHARTEN

2017-11-07

Urtero bezela Hamaikasax Saxofoi Elkarteak, “HAMAIKASAX EGUNA” antolatu du datorren larunbatean Uharten. Gure eskolako saxofoiko ikasleek parte hartuko dute, ohikoa den bezala. Egun honetan Euskal Herriko hainbat herrietako saxofoiko ikasleak elkartzen dira, elkarrekin saxofoiaren inguruan egun bat pasatzeko asmoz. Goizaldean kalean kontzertuak eskainiko dituzte, eguerdian parte hartzaileak elkarrekin bazkalduko dute eta arratsaldean kontzertu gehiago egongo dira Arte Garaikedeko Museoan. Musikeneko ikasleak ere bertan izango dira, eta euren maisutasunaz gozatzeko aukera izango dugu.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus