ALBISTEAK

HITZALDIA: “Musicoterapia: encuentros, creación, experiencias compartidas a través de la música”

2018-05-16

Aurten, “Nuala” guraso elkartearekin elkarlanean, eta hauen beharreri erantzun bat emateko asmoarekin musikoterapiako saioak jaso dituzte aniztasun funtzionala duten hainbat ume. Esperientzia ezin hobea izan da eta datorren urtean jarraipena izatea da denon borondatea.

Musikoterapia saioetan egiten den lana eta honen onurak ezagutarazteko asmoarekin, hitzaldi bat antolatu dute. Hitzaldiaren izenburua “Musicoterapia: encuentros, creación, experiencias compartidas a través de la música” izango da eta hizlariak Patxi del Campo eta Sheila Pereiro izango dira. Patxi musikoterapeuta eta “musica, arte y proceso” institutuaren zuzendaria da. Sheila, aldiz, MAPeko musikoterapeuta eta Autismo Arabako kidea da.

Landuko dituzten gaiak honako hauek izango dira:

  • Musikaren inguruan hausnarketa bultzatu, eta honen papera pertsonen garapenean.
  • Modu terapeutikoan erabilitako musikaren funtzionamendua ulertu.
  • Pertsonaren kontzeptua modu oso batean garatu, bizitza zikloaren barruan. Eta ikuspuntu hortatik erakutsi musikoterapiak dituen onurak aniztasun funtzionala, trastorno neurologikoak edo ahultasun egoeran dauden pertsonei, bakoitzaren beharretan zentratuta eta norberaren puntu potentzialak indartzen.
  • Musikoterapia ezagutarazi.

 

 Hitzaldia Musika Eskolako auditorioan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus