ALBISTEAK

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KONTZERTUA MAALAN

2018-03-06

Asteari kontzertu batekin emango diogu hasiera eta beste kontzertu batekin itxiko dugu. Ostiralean, martxoaren 16an, kontzertu berezi bat egongo da Maalako parkean arratsaldeko 19:00etan hasita. Kontzertua giza eskubieen aldeko defentsan egingo da.

Gure eskolako hiru taldek hartuko dute parte: Gazteen bandak irekiko du kontzertua, jarraian Saxofoi Taldeak beste 3 kantu joko ditu eta Rock taldeak kontzertua itxiko du.

Plan ezin hobea ostiral iluntze baterako. Zuen zain egongo gera! 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus