ALBISTEAK

“KORUNAIA” Abesbatzaren kontzertua Alkorta F.G.-en

2019-11-27

Azkenengo bi urtetan harreman estu bat sortu da Alkorta F.G enpresa eta Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolaren artean. Harreman horren fruitua izan dira “Saxofoi-jole gazteen 1. Hamaikasax lehiaketa”, eta gure saxofoi taldearen kontzertua Alkortan. Aurten koruko ikasleen txanda izango da. Izan ere, 3. 4. eta 5. mailako ikasleek osatzen duten “KORUNAIA” abesbatzak kontzertu berezi bat eskainiko du Alkortan, datorren ostiralean eguerdiko 13:00etan.

Kontzertua forja artean egingo da, beraz esperientzia ahaztezina izango da gure ikasleentzat, seguru.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus