ALBISTEAK

KURTSO AMAIERAKO KONTZERTUA MAALAN

2017-06-20

Datorren ostegunean, ekainaren 22an, iluntzeko 20:00etan Musika Eskolako Saxofoi talde txikiak, Txarangak, Inazio Bereziartua Big Band-ak eta Rock taldeak kontzertua eskainiko dute Maalako parkean. Egitarau zabala prestatu dute publiko guztiontzako. Ikasturteari agur esateko modu ezin hobea izango da.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus