ALBISTEAK

Kurtso bukaerako ekintzak

2021-05-03

Iaz osasun egoeraren ondorioz ezin izan genituen kurtso bukaerako ekintzak aurrera atera, baina aurten segurtasun neurri denak hartuta egitarau polit bat prestatzeko aukera izan dugu.

Zoritxarrez Trinitate jaietako haurren tanborrada jendetsua bertan behera laga behar izan dogu baina ekintza sorta zabala daukagu dantza zein musika aldetik.

Maiatza:

8-9, XX. aurresku txapelketa: hainbat herrietako dantzariak hartuko dute parte eta aurreskua dantzatzen daukaten trebezia erakutsiko digute.

11-12, Koruko kontzertua: Koruko ikasleak ikasturte honetan egin duten lana erakutsiko digute. 1. mailako ikasleak, 2. mailako ikasleak eta Korunaia Abesbatzak hartuko dute parte. Sarrera mugatua izango da eta ikasleeri banatuko zaizkie gonbidapenak.

21, Haurrentzako kontzertua: Atxutxiamaika eta Ludotekarekin elkarlanean ekintza berri bat prestatu dugu. Idotorbe – San Pedro auzoko frontoian Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute herriko haurreei zuzendua. Kontzertuan BetiSua txaranga, Trikitilarixak, Korua eta Dultzaineroek hartuko dute parte. Kontzertua amaitutakoan, hainbat tailer prestatu ditugu, instrumentuak sortzeko, aurpegiak margotzeko…

28, Dantza Jaialdia: Aurten urteroko dantza jaialdia lekuz aldatu behar izan dugu eta plazan izan beharrean Olaizaga kiroldegian izango da. Adin guztietako dantzariak ikusiko ditugu Euskal Herriko dantza tradizionalak erakutziz.

Ekaina:

4, Kurtso bukaerako kontzertua Herriko Antzokian: Musika Eskolako talde handiak ikusteko aukera izango dugu, baita 60+ taldekoak ere.

11, Kurtso bukaerako kontzertua Maalan: Kontzertu honetan talde potenteagoak entzungo ditugu, Gazteen Banda, Big Band-a, Rock taldea…

14, Kurtso bukaerako kontzertua Auditorioan: Ebaluaketa bakoitza bukatutakoan talde instrumental txikiak kontzertua eskaintzen dute Musika Eskolako Auditorioan.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus