ALBISTEAK

Mugertza Krosaren 75. urteurrenaren gala

2018-01-14

Aurten Mugertza krosak 75. urteurrena ospatu du eta prestatu dituzten ekintza guztieri irekiera emateko, gala bat antolatu zuten lehengo ostiralean. Oso momentu hunkigarriak bizi izan ziren bertan, EITB-k ekoiztutako dokumental bat ikusteko aukera izan genuen, korrikalari ohien testigatzak, sari banaketak, etb. 

Musika Eskolako Saxofoi taldekook deia jaso genuen bertan parte hartzeko eta musika zuzenean jartzeko. Kirolarekin lotura handia duten bi pieza aukeratu genituen, “Charriots of fire” eta “We are the Champions”. Gainera Aitor Gisasola eta Ibra aktoreekin elkarlanean aritu ginen. Oso esperientzia polita izan da guretzako.

Lehen aldiz Musika Eskolako ekintzetatik aparte aritu gera eta ikasle danek oso jarrera profesionala erakutsi zuten. Zorionak eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus