ALBISTEAK

Musikaldi 2019

2019-05-15

Musikaldia Musika Eskolen festa da eta bi urtetik behin antolatzen da. Aurten Alegria-Dulantzin ospatuko dugu gure festa eta larunbat goizean musikaz eta dantzaz beteko ditugu Dulantziko kaleak.

Gure Eskolatik bi taldek hartuko dute parte, alde batetik Gazteen banda eta beste batetik ganbara talde bat.

Eguna 10:30etan hasiko da harrera ekitaldiarekin eta bertan partehartzaile guztiek “Abian da festa” kantua joko dute. Jarraian gune bakoitzean kontzertuak egongo dira etenik gabe eguerdirarte.

Gure taldeen ordutegia honako hau da:

Gazteen banda – 11:32 (Solandia Gunean)

Ganbara taldea- 12:20 (Auditorioan)

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus