ALBISTEAK

Santa Zezilia – Aste Musikala

2018-11-14

Dotorren ostegunean, azaroaren 22an, Santa Zeziliaren eguna ospatuko dugu musikariok, eta gure patroiaren omenez aste osoko egitaraua prestatu dugu Musika Eskolan.

Astelehenean (19), asteartean (20) eta asteazkenean (21), kontzertuak egongo dira Musika Eskolako auditorioan 19:30etatik aurrera. Aurten kontzertu bakarra egin beharrean, hiru kontzertu egitea pentsatu dugu, horrela ume gehiagok izango dute aukera taula gainera igotzeko. Kontzertuan talde instrumental desberdinak zein bakarlariak entzuteko aukera izango dugu. 

Ostiralean (23) bi ekintza ditugu. Lehena, eguerdiko 12:30ean Alkorta F.G. enpresan izango da, bertan, makina artean, Musika Eskolako saxofoi taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du. Bigarrena arratsaldean izango da, 18:00tan trikitilariak kalejiran ibiliko dira Santa Ana Kaletik Maalaraino eta 19:00etan beste kalejira bat egongo da, baina kasu honetan “BetiSua” txarangaren eskutik, Maalatik Santa Ana kalera. Kalejira hauek Txankakua merkatari elkartearekin izandako  elkarlanetik sortu dira eta herriko dendetan giroa jartzeko helburuarekin egingo dira.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus