ALBISTEAK

Saxofoi lehiaketa

2018-09-26

Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolak eta Hamaikasax Saxofoi Elkarteak “Saxofoi-jole gazteen lehenengo Hamaikasax lehiaketa” antolatu dute. Abenduaren 1 eta 2ko asteburuan ospatuko da eta bi kategoria izango ditu, lehenengoa 12 urtetararte eta bigarrena 16 urtetararte.

Enpresa desberdinek laguntza eman dute lehiaketa hau antolatu ahal izateko, Selmer, Vandoren, PuntoRep, Euromúsica Fersan, eta Elgoibarko Danobat eta Alkorta. Hemendik gure eskerrik beroenak luzatzen dizkiogu, kulturarekin eta batez ere saxofoiaren garapenarekin izan duten begiruneagatik.

Lehiaketako informazio guztia ondorengo loturan topatu ahal izango duzue:

http://lehiaketa2018.hamaikasax.info/

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus