ALBISTEAK

Klase presentzialetara itzulera

2020-05-21

Datorren astelehenean (maiatzak 25) seguruenik deseskalatzearen 2. fasean sartuko gara, eta beraz, Musika Eskola zabaltzeko baimena izango dugu, beti ere gobernuak ezarritako muga eta segurtasun neurri denak mantenduta.

Zuzendaritzan gai honen alde on eta txarrak aztertu ditugu. Musika Eskolaz kanpoko hainbat profesionalekin hitz egin dugu eta momentu honetan klase presentzialetara itzultzeko baldintzak betetzen direla ondorioztatu dugu. Hortaz, maiatzaren 25etik aurrera Musika Eskola berriro ere irekitzeko erabakia hartu dugu.

Itzulera hau modu ordenatu baten egiteko eta bai ikasle eta bai irakasleentzat segurtasun neurri guztiak bermatzeko, deseskalatze moduko bat diseinatu dugu Musika Eskolako funtzionamenduan.

Maiatzaren 25etik aurrera banakako klaseak era presentzialean jasotzeko aukera izango dute:

            – 14 urtetik gorako ikasleek (2006an jaiotakoak barne).

            – Instrumentua etxean ez duten ikasleak.

Klase presentzialekin hasteko, irakaslea eta ikaslea, biak egon behar dira prest.

Irakasle bakoitza bere ikasleekin jarriko da harremanetan.

Hala ere, osasun gomendio orokorrak kontuan hartuta, irakasle batzuek ezin izango dute modu presentzialean klaserik eman.

Esan bezala, klase presentzialak jasotzeko aukera izango dute ikasleek, baina ez da inor hori egitera behartuko. Klaseak bi modutan egin ahal izango ditugu, nahi dutenekin presentzialki eta nahi ez dutenekin orain arte bezala, telematikoki.

Gainerako kasuetan (taldeko klaseak, 14 urtetik beherako ikasleen banakako saioak, etab.) orain arte bezala jarraituko da, hau da, telematikoki.

Erabaki hau oraingo egoera aztertu ondoren hartu dugu. Datozen egun eta asteetan egoera aztertzen jarraituko dugu eta hartuko ditugun erabakiak egunez egun daukagun egoeraren araberakoak izango dira.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus