ALBISTEAK

Tronpeta Irakaslea hautatzeko deialdia.

2022-05-30

Inazio Bereziartua Musika Eskolan Tronpeta eta Musika Hizkuntza-irakasle lanpostu bat betetzeko hautaketa prozesua.

Inazio Bereziartua Musika Eskolak bi ereneko lan jarduna izango duen irakasle bat behar du tronpeta eta Musika Hizkuntzako eskolak emateko eta horretarako deialdi hau zabaldu du. Jarraian deialdiaren xehetasunak zehazten dira:

Izena-emateko betebeharrak:

       + Tronpetako goi-mailako titulua edo erdi-mailako titulua. Hautaketa prozesuan baloratuko da.

       + EGA edo baliokidea den euskarazko tituloa (C1)

 

Izena-emateko epea:

       + Izen emateko epea ekainaren 1etik ekainaren 10era izango da.

       + Izena emateko e-mail bat bidali beharko da elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus ondorengo datuekin:

  • Izen-abizenak:
  • Helbidea:
  • Tlf.:
  • e-maila:

       + Atxikituta bidali beharko dira:

  • NAN-aren fotokopia:
  • Curriculum Vitae-aren kopia bat.

 

Hautaketa prozesua:

  • Hautaketa prozesua ekainaren 13an izango da (goizez), Inazio Bereziartua Musika Eskolan, Elgoibarren.
  • Hautaketa prozesuan bi proba egongo dira:
  • + Jotzeko proba
    • Hautesleak obra libre bat aurkeztu beharko du edo obra desberdinen pasarteak (10 min. Aprox)
    • Ez da piano-jolerik behar.
  • + Elkarrizketa

Probaren emaitza:

Probaren emaitza egunean bertan jakingo da eta e-mailez eta telefonoz jakinaraziko zaie hauteslei.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus