2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea.
2018-04-26

Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 2tik, 31ra bitartean. Aurten, Musika Eskolako ikasleek eta ikasle berriek epe berdina izango dute matrikula egiteko. Eskolako ikasleek klaseetan jasoko dute matrikula orria eta ikasle berriek harrera bulegoan jaso beharko dute.
Informazio gehiago behar izan ezkero bulegoan galdetu dezakezue edo bidali e-mail bat helbide honetara: elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus