ALBISTEAK

60+ Musikarekin gozatuz

2018-05-18

Aurtengo kurtsoan eskeintza berri bat izan dugu Musika Eskolan, 60 urtetik gorakoentzako jarduera musikalak. Oso esperientzia ona izan da, jende asko matrikulatu da eta oso pozik ibili dira. Datorren ikasturtean ere eskaintzarekin jarraituko dugu eta bertan matrikulatzeko epea zabalik dago. Iaz bezela taldeak eta ordutegiak matrikulatutako pertsona kopuruaren arabera banatuko dira.

“60+ musikarekin gozatuz” egitasmoaren helburua, musikaren onurak kontuan hartuta, 60 urtetik gorakoen ongizatean positiboki eragitea da. Izan ere, musikak gizakiaren burmuina estimulatzen du eta onura mental, intelektual, fisiko zein sozio-emozionalak dakartza. Egitasmo honetan, musikaren bitartez, era ludiko eta aktibo batean, parte-hartzaileekin hainbat ekintza egingo dira.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan edo galdetu bulegoan.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus