ALBISTEAK

GABONETAKO EKINTZAK

2019-12-12

Gabonak gainean ditugu eta Musika Eskolako ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte 1. ebaluaketari amaiera emateko. Hemen ikus dezakezue ekintza guztien zerrenda.

 

Abenduaren 17an, 17:30ean: instrumentu talde desberdinak San Lazaro egoitzan kontzertu bat eskainiko dute. Helburua bertan dauden adineko pertsonei musika gerturatzea da, eta datozen egun bereziak alaitzea.

 

 

 

 

Abenduaren 20an, 20:00etan: Gabonetako kontzertu berezia izango dugu San Bartolome elizan. Bertan akordeoi taldea, hari taldea, banda eta koru desberdinak entzuteko aukera izango dugu.

 

 

 

Abenduaren 24an: Goizean Musika Eskolako dultzaineroak Elgoibarko Izarrak antolatutako dianan parte hartuko dute. Jarraian dantzako ikasleek Agurra dantzatuko dute Olentzero eta Mari Domingiri ongi-etorria emateko.

Abenduaren 28an: Plazara dantzara ekitaldia arratsaldeko 18:00etan

Urtarrilak 5-6 dantzako ikasleek Erregeen kabalgatan parte hartuko dute.

 

 

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus