GABONAK 2016
2016-12-14

Heldu zaizkigu gabonak aurten ere eta Elgoibarko Inazio Bereziartuako Musika Eskolako ikasleek hainbat kontzertu eta entzunaldi prestatu dituzte.
-Abenduaren 16a, ostirala, 17:30ean: Biolontxelo entzunaldia, Musika Eskolako auditorioan
-Abenduaren 16a, ostirala, 20:00etan: Gabonetako kontzertu berezia, San Bartolome Parrokian. Musika eskolako talde instrumental desberdinek hartuko dute parte: hari taldea, akordeoi taldea, Musika Eskolako abesbatza, gazteen banda… eta aurten parrokiko abesbatzaren laguntza izango dugu.
-Abenduaren 21a, 18:00etan: Piano entzunaldia, Musika Eskolako auditorioan.
-Abenduaren 31a, 18:00etan: Dantza saioa, Kalegoen plazan.
-Urtarrilaren 3a, 17:30: Entzunaldia San Lazaro egoitzan.
Animatu eta jantzi musikaz eta dantzaz zuen gabonak!!