ELGOIBARKO XVI. AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETA
2017-03-27

Datorren asteburuan Elgoibarko XVI. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa ospatuko da Herriko Antzokian. Txapelketa larunbatean goizeko 11:00etan eta igandean arratsaldeko 16:00etan izango da eta bi sail desberdinetan banatuta egongo da: A saila 7 urtetik 11 urtetara eta B saila 11 urtetik 15 urtetara. Herri desberdinetako partaideak izango ditugu eta elgoibartarrak ere egongo dira horien artean. Honako hauek dira txapelketan parte hartuko duten elgoibartarrak:
Larunbata (A saila)
Nahia Urbiola
Irune Arriola
Eneko Etxaniz
Jon Etxeberria
Igandea (B saila)
Jone Gil
Amaia Sasiain
Maddi Zabala
Irati Marcos
Oihane Agirrebeña
Aimar Almortza
Markel Goenaga
Gaizka Uranga
(Argazkia: Barren)