KONTZERTU IBILTARIA
2017-05-23

Datorren ostegunean, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:15tan kontzertu berezi bat eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek. Eguraldi ona aprobetsatuz, kontzertua kalean izango da, baina leku bakarrean izan beharrean, herriko hainbat txokotan, talde ezberdinak entzuteko aukera izango dugu. Kontzertua musika eskolako atarian hasiko da, bertan sokazko ikasleek joko dute, jarraian plazaraino joango gara Musika Eskolako txarangak alaitutako kalejiran. Plazan dultzaineroak eta saxofoiak entzungo ditugu, elizako arkupeetan aldiz dantzariak, trikitixak eta panderoak ikusteko aukera izango dugu. Ondoren, txarangarekin Lekuederreko parkera hurbilduko gera eta batukada batekin amaiera emango diogu kontzertuari.