AKORDEOI EGUNA
2018-04-26

Maiatzaren 6an, Akordeoiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Donostian “akordeoi eguna” antolatu dute.
Inazio Bereziartua Musika Eskolako zenbait ikaslek parte hartuko dute ekimen honetan talde desberdinetan banaturik:
– Intrumentu desberdinez osatutako talde bat:
– Akordeoia: Izaro Ugalde eta Nerea Galindo
– Klarinetea: Beñat Iturriaga
– Flauta: Malen Galarraga
– Baxu elektrikoa: Jorge Alvarez de Arcaya.
-“Inazio Bereziartua akordeoi taldea” eta “Sustrai” akordeoi taldea, Maite Janeirok zuzenduta.
– Elgoibarko ikasleek Lasarte-Oriako “Suberri” taldearekin joko dute Elias Goikuriaren zuzendaritzapean.
Eguna bukatzeko Euskal Herri osoko akordeoi joleak talde bakar baten batuko dira kontzertu berezi bat eskeintzeko.
Gure ikasleentzat esperientzia oso aberasgarria izango da, eta akordeoiaz gozatu nahi duenarentzat aukera ezin hobea.