“TRONBONEITOR”
2018-05-10

Deban tronboi jotzaileen topaketa antolatu dute larunbat honetarako eta Musika Eskolako gure ikasleek parte hartuko dute. Kalejira batekin hasiko dute eguna 12:00ak inguruan Debako musika bandarekin batera eta jarraian kontzertu bat eskainiko dute. “Tronboneitor” rock izena jarri diote egunari, izan ere, musika estilo horren errepertorioa joko dute.