Bakarlarien jaialdia
2018-05-30

Ostiral honetan, ekainaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan Dantza emanaldi berezi bat egongo da Kalegoen plazan. Ikasturte honetan zehar txapelketak prestatzen egon diren dantzako ikasleak bakarka arituko dira plazan, egindako lana erakutsiz.
Hauek izango dira dantzariak:
JON ETXEBERRIA – GAIZKA URANGA – ENEKO ETXANIZ
MALEN GALARRAGA – OIER GALINDO – SARE SAINZ
AIMAR ALMORTZA – MARKEL GOENAGA – AMAIA SASIAIN
JONE GIL – IRATI MARCOS – OIHANE AGIRREBEÑA