KONTZERTUA: SUSTRAI AKORDEOI TALDEA
2017-03-07

Emakumearen eguna dela eta, Haizea emakume taldeak kontzertu bat antolatu du Musika Eskolako laguntzarekin. Martxoaren 11n, eguerdiko 12:30ean, Sustrai akordeoi taldeak kontzertu bat eskainiko du kultur etxeko sotoan. Kontzertuak zinea izango du ardatz, pelikulen soinu bandak interpretatuko baitituzte.