MUSIKALEAN 2017
2017-11-21

Aurten ere Santa Zeziliaren ospakizunen barruan Musika Eskolako ikasleek “Musikalean” egitasmoan hartuko dute parte. EHME-k (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatzen du, musika kalera ateratzeko asmoarekin. Atzo kontzertu ederra izan genuen Musika eskolako Auditorioan, eta hurrengo egunetan ekitaldi gehiago izango ditugu.
Ostegunean trikitixako ikasleak kalera irtengo dira kalejiran iluntzeko 19:45tan. Ostiralean berriz, Musika Eskolako txarangaren txanda izango da, 19:00etan irtengo dira plazatik, eta Maalara iristerakoan Koroko ikasleek kontzertutxo bat eskainiko digute. Egunari bukaera emateko, txarangarekin bueltatuko gera Musika Eskolara.