PERKUSIO KONTZERTUA NAIA MEMBRILLERAREN ESKUTIK
2017-05-29

Asteazken honetan, maiatzaren 31an, iluntzeko 20:00etan, Naia Membrillera ikasle ohiak kontzertu bat eskainiko du Musika eskolako auditorioan. Naia, perkusioko ikasketak bukatuko ditu aurten Musikenen eta bere ikasketa bukaerarako prestatua duen errezitaldiaren zati bat interpretatuko du.