Sokazko instrumentuen topaketa Errenterian
2018-05-22

Datorren larunbatean, maiatzaren 26an, sokazko instrumentuen topaketa bat ospatuko da Errenterian. Goizean zehar entsaioak izango dituzte eta 12:30ean kontzertua eskainiko dute Koldo Mitxelena ikastetxean. Guztira 165 musikari elkartuko dira Gipuzkoako hainbat Musika Eskolatatik joandakoak. Elgoibar eta Errenteriako Musika Eskoletaz gain, Tolosa, Andoain, Donosti, Hondarribi, Bergara eta Lazkaoko eskolak ere hartuko dute parte. Elgoibartik 23 ikasle joango dira, biolin zein biolontxelojoleak.
Taldea Sergio Zapirainek zuzenduko du eta aurrez entsaiatutako 12 pieza joko dituzte.