Koronavirusaren dela-eta, Musika Eskolan hartuko diren neurriak.
2020-03-12

KOVID19 (Koronavirus)-a dela eta Musika Eskolan neurri bereziak hartzera behartuta gaude. Gaur bertan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik txosten bat jaso dugu jarraitu beharreko aginduekin.
– Gaur arratsalderako antolatuta zegoen DANTZA JAIALDIA bertan behera gelditzen da.
– Musika Eskolako klase “presentzialak” bertan behera gelditzen dira bihartik martxoak 27 arte. Beraz ez badago kontrako abisurik klaseak martxoaren 30ean hasiko dira.
– Denon erantzukizuna izango da datozen 15 egunetan ikasleen ikasketa dinamika mantentzea, horretarako irakasle bakoitza ikasleekin harremanetan jarriko da bi aste hauetako jarraipena egiteko.
– Ikasleren batek Musika Eskolan instrumentua edo materiala lagata baldin badauka, etorri jasotzera mesedez.
Aldez aurretik eskerrik asko eta barkamena eskatu nahi dizuegu neurri hauek sortu ahal dizkizuen eragozpenengatik.