ALBISTEAK

15. ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

2020-02-05

Datorren asteburuan, otsailaren 8an eta 9an, Andoaingo 15. piano jaialdia ospatuko da, Andoaingo Udalak eta “Deiadar” elkarteak antolatuta. Asteburu osoan zehar estilo desberninetako obra ugari eskainiko dizkigute pianojole gazteek bakarlari, 4 eskutara eta 6 eskutara modalitatean.

Edizio honetan, L. van Beethoveen jaiotzaren 250. urteurrena gogoratu eta omentzeko, konpositore alemaniarraren Sari Berezia antolatu da. Horretaz gain, bi kontzertu berezi ere eskainiko dira edizio honetan eta kontzertu hoietara joan eta gozatzeko, konbidapena luzatzen dute antolatzaileek.

Euskal Autonomi Erkidegoko musikari gazteen eskutik pianoaren musikaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dugu aurten ere.

Gure eskolatik hainbat ikaslek hartuko dute parte eta A eta B kategorietan hartuko dute parte, lehenengoa 11 urtetararte eta bigarrena 14 urtetararte.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus