ALBISTEAK

2. INPROBISAZIO TAILERRA

2020-09-16

Pasa den ikasturtean egitasmo berri bat jarri genuen martxan, inprobisazio tailerra; balorazioa oso positiboa izan zenez, aurten inprobisazio tailerra errepikatzea erabaki dugu. 

Maila eta instrumentu guztientzat zuzenduta dago, eta ez da musikako ezagutza jakinik behar.

Musika eskolako ikasleek doan matrikulatu ahalko dira eta gainerakoak 10€ ordaindu beharko dute.

Klaseak urrian hasiko dira eta ostiral arratsaldetan izango dira. Ordutegia ikasleen eta irakaslearen artean adostuko da. Beraz komeni da klaseak hasi baino lehen bulegoan izena ematea.

Irakaslea David Negro saxofoi jolea izango da. Askotariko instrumentuak jotzen dituen musikari autodidakta. Musika modernoaren eremuko hainbat taldetan parte hartu du rock, funk, blues edota jazz estiloetan, nazio mailan zein nazioartean: Loquillo y los trogloditas, Hop Hop Swing Band, Priscilla Band, The Skalones, Skull Berri Trio, Hor Konpon band, Swingaraia, Amin Kamal, Med Zaki, Chuckoy vicuña, Jose Raul y Kana en tinto, etb. Emilio Molinaren eskutik garatu du musikari lotutako ezagutza “La improvisación como sistema pedagógico” metodoaren bidez. Gaur gun, Nafarrako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan “Pedagogía Jazz” ikasketak amaitzen ari da.

 

 

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus