BetiSua Txarangaren kalejira
2019-10-01

Datorren asteburuan Aita Agirre eraikin berrian inguruan jai bat antolatu du Elgoibarko Udalak. Hainbat ekintza egongo dira ostiral eta larunbatean zehar eta Elgoibarko talde desberdinak hartuko dute parte: erraldoiak, dultzaineroak, Udal Musika Banda, Mauxitxa txaranga, Taupada antzerki taldea…
Larunbatean arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolako “BetiSua” txarangaren txanda izango da. Kalejira Aita Agirre eraikinean hasiko da eta herriko kaleetatik ibili ostean kulturgune berrian bukatuko da.