MUSIKALDIA 2017, BILBO
2017-05-15

Datorren larunbatean, maiatzaren 20an, Musika Eskolen festa ospatuko da Bilbon. Musikaldia bi urtetik behin ospatzen da eta Euskadiko Musika Eskola guztiak daude gonbidatuta. Hiriaren hainbat puntutan musika estilo guztietako kontzertuak eta kalejirak entzuteko aukera izango dugu. 5000 instrumentujole eta abeslari inguru biltzea aurreikusten dute antolatzaileek. Gure eskolatik hiru taldeek hartuko dute parte, gazteen banda, saxofoi taldea eta rock taldea. Eguerdian Bazkari herrikoia egongo da eta arratsaldean erromeria batekin bukatuko dira Musikaldiaren ospakizunak.