ALBISTEAK

Eguberri Kanta

2020-12-21

Gero eta urrutiago gauden garai hauetan, elkarlanean sinisten jarraitzen dugu, eta elkarlan horretatik sortu da ekimen hau. Gazteleku, ludoteka eta Elgoibarko Izarrako hezitzaileekin batera, Eguberri hauetarako kantu bat sortu eta grabatu dugu. 

Baina ekimen honen helburua zuen parte-hartzea izango da. Zuen etxeetan kantu honekin kantuan, instrumenturen bat jotzen, dantzan… bideo bat grabatu eta  egunberriak@ni.eus helbidera bidali behar da. Jasotzen diren bideoekin bideoklip bat sortuko da.

 Kantuaren letra:

Oles itxeko garaixa dala,
familixia bildu nola hala:
irripar, besarkada, patxo birtuala

Kanta ta dantza, hau jai girua.
Turroiak jaten gabiz barra-barra.
Poztasunari ingo diogu deiadarra.

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Emozio ta sentimenduak
kanporatzeko danok daukagu beharra
poztasuna, amorrua zein negarra.

Gauza txikixei begira jarri:
marisorgin, tximeleta, edota harri.
Abentura hauek danak kontau alkarri!

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Leihora urten abestera
Eguberri on danoi eta dringilin dron!
Danok bihurtuko dogula garai hau on!

Aurten opari haundixa nahi dou:
Ahal dan berotasun eta poztasun dana,
eta alkarrekin egoteko osasuna!

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Instrumentuekin grabatu nahi izan ezkero hemen dituzue eskuragarri partiturak tono desberdinetan:

Tronboia:                                                                                                                           Ahotsa, flauta, oboe:

 

 

Saxofoi altua:                                                                                                                  Tronpa:


Tronpeta, Saxofoi tenorra, Klarinetea:

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus