Gabonetako Kontzertua
2018-12-18

Datorren ostiralean, abenduaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek. Lehenengo ebaluaketan egin duten lana erakutsiko digute eta talde desberdinak entzuteko aukera izango dugu. Dantzariak, hari taldea, akordeoi taldea, 60+ musikarekin gozatuz-eko taldea, korua eta gazteen banda.
Aurten berritasunak egongo dira, dantzariek eta 60+eko taldekoek parte hartu duten lehen aldia izango da.
Gabonei musikarekin ongi etorria emango diegu eta danak gonbidatuta zaudete.