ALBISTEAK

Gabonetako Kontzertua

2018-12-18

Datorren ostiralean, abenduaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek. Lehenengo ebaluaketan egin duten lana erakutsiko digute eta talde desberdinak entzuteko aukera izango dugu. Dantzariak, hari taldea, akordeoi taldea, 60+ musikarekin gozatuz-eko taldea, korua eta gazteen banda.

Aurten berritasunak egongo dira, dantzariek eta 60+eko taldekoek parte hartu duten lehen aldia izango da.

Gabonei musikarekin ongi etorria emango diegu eta danak gonbidatuta zaudete.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus