ALBISTEAK

III. Nazioarteko “Hamaikasax” Lehiaketa Saxofoi-jole Gazteentzat

2023-09-29

Ikasturte honetan Saxofoi-jole Gazteei zuzendutako III: Nazioarteko “Hamakasax” Lehiaketa ospatuko dugu Elgoibarren. Jada izena emateko epea zabalik dago.

Aurten hiru sailetan banatuta egongo da A saila (16 urtetararte), B saila (14 urtetararte) eta C saila (12 urtetararte).

Edizio honetan ere luxuzko epai-mahaia izango dugu:

 

  • Miguel Angel Lorente (Musikene)
  • Nahikari Oloriz (Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioa)
  • Jagoba Astiazaran (Konpositorea)

 

 

 

 

 

Ohitura den bezala, konpositore batek A saleko finalean partaideek jo beharko duten obra sortzen du eta aurten Jagoba Astiazaran musikagilea izan da lan horren arduraduna. Jagobak Sgae-k urtero ematen duen Sari Nazionala irabazi berri du.

 

 

Partaideek antolakuntzak jarritako 2 piano-joleekin jotzeko aukera izango dute. Joana Otxoa eta Iñar Sastre izango dira aurten ere lan horretan jardungo dutenak.

 

 

 

 

Lehiaketaz aparte bi kontzertu paregabeez gozatzeko aukera izango dugu. Larunbatean Musikeneko ensemblearen kontzertua egongo da Musika Eskolako Auditorioan, Thomas Barthelemy-ren zuzendaritzapean. Eta Igandean Elgoibarko Udalaren Musika Bandaren kontzertua entzuteko aukera izango dugu. Bertan aurreko edizioko A saileko irabazleak, Pablo Mira Rico saxofoi joleak obra bat esakiniko du bakarlari gisa.

Lehiaketaren inguruko informazio guztia ondoko loturan topatu dezakezue:

https://hamaikasax.wixsite.com/hamaikasax

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus