ALBISTEAK

“Illumbe akordeoi orkestra”-ren kontzertua

2018-04-10

Oporretatik bueltatu gera eta beti bezela musika egiteko eta entzuteko gogoarekin gaude. Ostiral honetan, apirilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan kontzertu berezi bat egongo da Musika Eskolako Auditorioan.  Gurekin Illumbe akordeoi orkestra izango dugu. 

“Illumbe” eskusoinu orkestra 1985. urtean sortu zen eta hasieratik José Juan Zubillagaren zuzendaritzapean egon da. Gaur egun 20 pertsonek osatzen dute. Bestalde, “ILLUMBE” eskusoinu orkestrak konzertu eta saio asko eman ditu han eta hemen, eta edonon, publikoarengandik txalo beroak jasotzen ditu. “ILLUMBE” eskusoinuko orkestraren errepertorioa oso zabala da, 200 obra baino gehiagoz osatua dago. Estilo eta musikagile desberdinen lanez jositako errepertorioa da. Hauen artean: Häendel, Haydn, J.S.Bach, Strauss… eta eskusoinuarentzako bereziki egindako obren autoreak: Bui, Mohr, Luck, Aragües, Besteak beste.

Instrumentu eder hau hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango da.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus