ALBISTEAK

Inprobisazio Tailerra

2019-10-14

Aurten inprobisazio tailer bat antolatu dugu Inazio Bereziartua Musika Eskolan.

  • Tailerra instrumentu guztientzat eta maila guztientzat zabalik dago, baina komeni da instrumentua minimo bat dominatzea. 
  • Musika Eskolako ikasleentzat zein ikasle ez direnentzat zuzenduta dago, eta ez dago adin mugarik.
  • Ez da aurretiko musika ikasketarik izan behar.
  • Klaseak ostiral arratsaldetan izango dira. Ordutegiak eta taldeak ikasle kopuru, adin eta mailaren arabera banatuko dira, beraz izen-emate epea bukatu ostean adostuko dira ordutegiak. Klaseak astero edo bi astetik behin egitea ere irakaslearekin adostuko da.
  • Izena emateko epea azaroaren 1ean bukatuko da eta Musika Eskolako bulegoan eman beharko da.
  • Musika Eskolako ikasleek doan izango dute izen-ematea eta ikasle ez direnak aldiz 10 euro ordaindu beharko dituzte

Tailerraren irakaslea David Negro izango da. David askotariko instrumentuak jotzen dituen musikari autodidakta da. Musika modernoaren eremuko hainbat taldetan parte hartu du rock, funk, blues edota jazz estiloetan, nazio mailan zein nazioartean: Loquillo y los trogloditas, Hop Hop Swing Band, Priscilla Band, The Skalones, Skull Berri Trio, Hor Konpon band, Swingaraia, Amin Kamal, Med Zaki, Chuckoy vicuña, Jose Raul y Kana en tinto, etab. Emilio Molinaren eskutik garatu du musikari lotutako ezagutza “La improvisación como sistema pedagógico” metodoaren bidez. Gaur egun, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan “Pedagogía Jazz” ikasketak amaitzen ari da.

Informazio gehiago nahi izan ezkero galdetu bulegoan.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus