ALBISTEAK

Klase presentzialetara itzulera, 2. pausoa.

2020-06-05

Maiatzaren 25etik hasita Musika Eskolan aurrez aurreko klaseak eskaintzen ari gara 14 urtetik gorako
ikasleei eta etxean instrumentua ez dutenei.
Egunez egun klaseen dinamika eta osasun zerbitzuek emandako gomendioak
aztertzen jarraitzen dugu, eta egoera zein den ikusita, ekainaren 8tik aurrera
bakarkako klase presentzialak adin guztietara zabaltzea erabaki dugu.
Klase presentzialekin hasteko, irakaslea eta ikaslea, biak egon behar dira prest.
Irakasle bakoitza bere ikasleekin jarriko da harremanetan.
Hala ere, osasun gomendio orokorrak kontuan hartuta, irakasle batzuek ezin
izango dute modu presentzialean klaserik eman.
Esan bezala, klase presentzialak jasotzeko aukera izango dute ikasleek, baina ez da
inor hori egitera behartuko. Klaseak bi modutan egin ahal izango ditugu, nahi
dutenekin presentzialki eta nahi ez dutenekin orain arte bezala, telematikoki.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus