ALBISTEAK

KONTZERTUA: DEBABARRENEKO ORKESTRA SINFONIKOA ETA ORFEOIA

2017-03-02

Bihar, martxoaren 3an Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak eta Debabarreneko orfeoiak kontzertua eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian arratsaldeko 20:30ean. Sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai lehiatilan 19:30etatik aurrera.

Kontzertua berezia izango da, izan ere, gure eskolako eta Bergarako Musika Eskolako ikasleek hartuko dute parte orkestrarekin batera. Aukera oso polita izango da gure ikasleentzat, orkestra batean jotzearen esperientzia izango dute eta.

Informazio gehiago: BARREN

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus