ALBISTEAK

Koronavirusaren dela-eta, Musika Eskolan hartuko diren neurriak.

2020-03-12

KOVID19 (Koronavirus)-a dela eta Musika Eskolan neurri bereziak hartzera behartuta gaude. Gaur bertan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik txosten bat jaso dugu jarraitu beharreko aginduekin.

Gaur arratsalderako antolatuta zegoen DANTZA JAIALDIA bertan behera gelditzen da.

– Musika Eskolako klase “presentzialak” bertan behera gelditzen dira bihartik martxoak 27 arte. Beraz ez badago kontrako abisurik klaseak martxoaren 30ean hasiko dira.

– Denon erantzukizuna izango da datozen 15 egunetan ikasleen ikasketa dinamika mantentzea, horretarako irakasle bakoitza ikasleekin harremanetan jarriko da bi aste hauetako jarraipena egiteko.

– Ikasleren batek Musika Eskolan instrumentua edo materiala lagata baldin badauka, etorri jasotzera mesedez.

Aldez aurretik eskerrik asko eta barkamena eskatu nahi dizuegu neurri hauek sortu ahal dizkizuen eragozpenengatik.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus