ALBISTEAK

Kurtso bukaerako ekintzak

2022-05-12

Hilabete baino pixkat gehiago besterik ez da geratzen ikasturte bukaerarako, baina ekintzaz beteta datoz azkeneko asteak. Musika Eskolako ikasleek akotariko kontzertuak prestatu dituzte, barnekaldeetan zein kanpokaldeetan gozatuko ditugunak.

Hona hemen ekintzen egitaraua:

Maiatzak 19

19:30etan, KONTZERTU IBILTARIA (Pitxokonzert). Musika eskolatik irtengo gera BetiSua txarangarekin batera eta herriko txoko desberdinetan hainbat talde instrumentalen emanaldiak entzungo ditugu.

Maiatzak 20

17:30etan ERROMERIA FAMILIAN. Atxutxiamaika aisialdi taldea eta Ludotekarekin batera antolatutako ekintza izango da. Bertan musika eta dantzaz gain eskulan tailerrak egongo dira etxeko txikientzat. (Azkue auzoko ermita ondoko berdegunean izango da.)

Maiatzak 26

19:00etan KORUKO IKASLEEN KONTZERTUA Herriko Antzokian. Musika Eskolako koruko ikasleek egonaldi bat egin ostean Barriako aterpetxean kontzertu bat eskainiko dute ikasturte honetan landutakoa erakusteko.

Maiatzak 27

19:30etan DANTZARI BAKARLARIEN ERAKUSTALDIA Kalegoen plazan. Urtean zehar lehiaketetan parte hartu duten dantzariek euren trebezia erakutsiko digute banaka zein taldeka.

Ekainak 3

19:00etan KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA Herriko Antzokian. Kontzertu honetan, hainbat talde parte hartzeaz gain 60+eko ikasleak ere parte hartuko dute.

Ekainak 9

19:00etan KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA Maalan.

Ekainak 10

19:00 DANTZA JAIALDIA kalegoen plazan.

Ekainak 12

12:00etan HAURREN TANBORRADA. Bi urteko geldialdiaren ostean berriz tanbor eta barril hotsek beteko dituzte Elgoibarko kaleak.

Ekainak 13

19:30ean KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA Musika Eskolako Auditorioan.

Ekintza hauetaz gain instrumentuen entzunaldiak izango ditugu tarteka gure Auditorioan. 

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus