ALBISTEAK

MARI DOMINGIRI ESKAINITAKO KANTUA GRABATU DUGU

2016-12-15

Atxutxiamaika aisialdi taldetik proposamen interesgarri bat iritsi zitzaigun orain dela pare bat hilabete, gabon kanta berri bat sortzea aurtengo gabonetarako. Ikuspuntu pedagogiko batetik ikusita, helburu ugari landu ahalko genituela iruditu zitzaigun eta aurrera egin genuen Elgoibarko Izarrarekin elkarlanean. Gure Rock Taldeko ikasleek kantu bat zerotik sortzeko prozesua ikusi dute eta egindako lanari amaiera emateko grabazio estudio baten funtzionamendua ere ikusteko aukera izan dute, izan ere, beraiek izan dira proiektu honen protagonistak. Grabazioa Azpeitiako “2noisy” estudioetan izan zen. Bertako teknikoek mimo handiz tratatu gintuzten eta gure ikasleek oso motibatuta bukatu zuten eguna. Kantuaren bideoklipa youtben dago ikusgai dagoeneko. 

 Informazio gehiagorako klikatu hemen

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus