ALBISTEAK

Oiartzungo Aurresku Txapelketa

2020-03-04

Aurreko asteburuan jokatu zen Oiartzungo Aurresku Txapelketa, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. 

Bertan lehiatu ziren, D – saileko (2005-2006 urteetan jaiotakoak) eta B – saileko (2007-2008-2009 urteetan jaiotakoak).

Hainbat herrietako dantzariek hartu zuten parte: Lezo, Amasa-Villabona, Anoeta, Legazpi, Oiartzun, Andoain, Lasarte, Asteasu eta Elgoibar .

Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako dantzariak, Malen Galarraga, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga izan dira.

Ondo bete dute euren lana eta erakutsi dute duten maila ona.

 

Hurrengo txapelketa gure herrian izango da, Herriko Antzokian.

Martxoaren 28an, larunbata, 16:00etan, A – saila (2010-2011-2012 urteetan jaiotakoak), eta B – saila (2007-2008-2009 urteetan jaotakoak) izango dira.

Eta martxoaren 29an, igandea, 11:00etan, D – saila (2005 – 2006 urteetan jaiotakoak).

Elgoibarko ordezkariak larunbatean izango dira, Malen Galarraga, Naroa Urrutia eta Nerea Galindo.

Eta igandean, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Markel Goenaga eta Aimar Almortza.

 

Maila oso ona dute dantzari gazte hauek eta merezi du etortzea ikustera txapelketa hau, eta noski herriko dantzariak animatzera.

 Elgoibarko herria gonbidatzen dugu etortzera bi egun hauetan dantzari gazte hauen lana ikustera eta txalotzera.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus