ALBISTEAK

San Anton eguneko kontzertua: Arineketan

2022-01-11

Urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatzen dugu Elgoibarren eta ohikoa den bezela Inazio Bereziartua Musika Eskolak eguerdiko 12:30ean Herriko Antzokian kontzertu bat antolatzen dugu.

Aurten Arineketan proiektuak ikuskizun eder bat eskainiko digute. Arineketan Iñar Sastre pianojolea eta Jagoba Astiazaran txistularien proiektu bateratua da. Aspaldiko adiskidetasunean oinarritua, Euskal dantza erritmo eta doinu eraberrituak sortu dituzte. Gainera Elgoibarko ikuskizunean Allur dantza taldeko bi dantzarik hartuko dute parte.

Ondorengo loturan ikuskizunaren laburpentxo bat ikusi ahalko duzue:

https://www.youtube.com/watch?v=AH0QThoS-Ac

Sarrera doan izango da beraz ez galdu aukera eta etorri musikaz eta dantzaz gozatzera.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus