ALBISTEAK

Santa Zezilia 2020

2020-11-18

Aurtengo ikasturtearen hasiera COVID-19-ak markatu du, dudarik gabe, baina Musika Eskolan lanean jarraitzen dugu eta aurten ere Santa Zezilia ospatzeko asmoa daukagu. Hiru kontzertu prestatu ditugu baina segurtasun neurriak direla eta ezin izango da inor bertaratu. Hala ere, kontzertuak zuzenean STREAMING bidez ikusteko aukera egongo da Youtube plataforman. Ondorengo loturan klikatuta kontzertua ikusi ahalko duzue:

Lehenengo kontzertua datorren astelehenean izango da arratsaldeko 19:00etan, eta bertan musika eskolako hainbat talde instrumental zein bakarlari hartuko dute parte.
Ondoko argazkietan egitaraua ikusi dezakezue.
 

Hurrengo kontzertuetan Musika Eskolako koruek hartuko dute parte, hau da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak eta KORUNAIA abesbatza. Hauek abenduaren 1ean eta 2an izango dira, eta hauek ere Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Youtuben.

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus