ALBISTEAK

Umeen Danborrada

2018-05-24

Datorren igandean, maiatzaren 27an, Musika Eskolako ikasleak kalera irtengo dira umeen danborrada ospatzeko. Eguerdiko 12etan Kalegoen plazatik irtengo dira eta betiko ibilbidea egingo dute. Santa Ana kaletik irte eta Antonio Arrillagatik buelta egingo dute; San Bartolome kaletik behera egingo dute kalebarren plazaraino. Maalara Bernardo Ezenarro kaletik iritsiko dira eta buelta San Frantzizko kaletik egingo dute. Plazara Errosario kaletik sartuko dira. Jai giroan egingo dugu buelta, betiko pertsonaiak irudikatuz, kantinerak, inudeak eta artzainak, tanborreroak, sukaldariak… Beti bezela karroza eder bat ere aterako dugu.

 

 

 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus