ALBISTEAK

UMEEN TANBORRADA

2017-06-08

Datorren Igandean, ekainaren 11an, eguerdiko 12:00etan umeen tanborrada ospatuko dugu Elgoibarko kaleetan. Musika eskolako 300 ikasle parte hartuko dute pertsonai diferenteak antzeztuz. Danborrak, barrilak, gazteen banda, kantinerak, iñudeak eta artzaiak eta karroza eder batean doazen beste pertsonai batzuk ikusteko aukera izango dugu. 

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus