ALBISTEAK

XVIII. KLARINETE MARATOIA

2019-11-27

Gaurtik hasita eta iganderarte XVIII. klarinete maratoia ospatuko da Zumaian. Hainbat ekintza daude antolatuta 5 egunetan zehar: bakarkako zein taldekako eskolak, kontzertuak, pintxo-pote musikala, instrumentu eta osagarrien erakusketa, lutheria ikastaroa, hitzaldiak….

Oso ekimen aberatsa da eta pedagogikoki oso interesgarria, horregatik gure eskolako klarineteko ikasleak parte hartuko dute 3. urtez jarraian.

Irakasleen artean “Orquesta Nacional de Españako” orkestrako kide den Carlos Casadó izango da, benetan luxu bat gure ikasleentzat.

Informazio gehiago ondorengo loturan topatu dezakezue:

https:/www.sapereaudesinfoietta.com/klarinete-maratoia-eus

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola

Aita Agirreren Plaza 4, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

943 742 145

elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus